Erabilerraztasun-zentroa

Guztioi inspirazioa, sormena eta erabilerraztasuna eskaintzeko.

Aurrerapen-txostenak

Txostenen programazioa

Spotify-k gure Erabilerraztasun-plana modu garden eta arduratsuan ezartzeko konpromisoa hartu du. Urtero argitaratuko dugu Erabilerraztasunaren aurrerapen-txostena.

Spotify-ren aurrerapen-txostenek honako hauek izango dituzte:

  • Plana ezartzeko hartutako neurriak
  • Lortutako emaitzak (kualitatiboak edo kuantitatiboak)
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen iritziak eta nola kontuan hartu diren
  • Aurkitutako erronkak eta haiei aurre egiteko moduak

Horrez gain, urteko barne-berrikuspenak eta hiruhilekoko kontrolak egingo ditugu lantaldeetako arduradunekin, txostenak argitaratu bitartean dagoen inplementazio-egoera kontrolatzeko. Goian adierazitako errendimendu-adierazleak erabiliko ditugu, baita dagokien lantaldeen ekintza-elementuak ere, egiaztapen horiek gidatzeko eta urtez urteko aurrerapena kontrolatzeko.