Erabilerraztasun-zentroa

Guztioi inspirazioa, sormena eta erabilerraztasuna eskaintzeko.

Iritzi-prozesua

Norbanakoek kanal hauen bidez eman dezakete iritzia:

  • Erabilerraztasunari buruzko iritzi-inprimakia: erabilerraztasun-zentroa
  • Bezeroarentzako laguntza-zerbitzua: bisitatu gure laguntza-gunea kontsulta orokorrak edo arazo teknikoei buruzko kontsultak egiteko.
  • Be My Eyes (BME): Spotify-k Be My Eyes-ekin lankidetzan dihardu itsu eta ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntza emateko bideodeien bidez, ikusizko laguntza eskaintze aldera.

Prozesuaren xehetasunak

Banakoek iritzi anonimoa emateko edo harremanetarako informazioa bidaltzeko aukera dute, Spotify-k jarraipena egin eta berritasunak eman ahal izateko.

Erabilerraztasunari buruzko iritziak jasotzean, Spotify-k konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Iritzia jaso izana adieraztea ahalik eta azkarren.
  2. Iritziak barnean berrikustea eta ikertzea.
  3. Aldaketak berehala egitea posible ez bada, neurri egokiak ezartzea edo argibideak ematea.
  4. Harremanetarako informazioa eman bada, iritzia bidali duten pertsonei berritasunak ematea.

Pribatutasun-bermea

Iritzi-kanalen bidez emandako informazio pertsonala datuen konfidentzialtasunerako gidalerro estandarren, atxikipen-gidalerroen eta gure Pribatutasun-gidalerroen arabera kudeatzen dela ziurtatzen du Spotify-k. Bidalitako informazioa zure iritzia aztertzeko, zurekin komunikatzeko (halakorik eskatzen bada) eta erabilerraztasuna hobetzeko soilik erabiliko da. Xehetasun gehiago nahi badituzu, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak.