Spotify-n, gorazarre egiten diogu gizakion sormenari. Horrexegatik, entzule guztiek erabiltzeko moduko plataforma bat sortu nahi dugu. Erabilerraztasunean adituak diren edo eskarmentua duten langileen laguntzarekin, gure produktu oro inklusibo egiten ahalegintzen gara. Guztion artean, sortzeko, ezagutzeko eta inspiratzeko aukera eman nahi diogu mundu guztiari.
Gure plataforma guztiontzat da, baita gure lantokia ere. Ongi etorria zara zaren bezala. Ez du axola nondik zatozen, nolako itxura duzun edo entzungailuetan zer entzuten duzun.
Honela inplementatzen ditugu erabilerraztasun-helburuen konpromisoak gure lantokian, plataforman eta erabiltzaileengan:
Gure langileak: zenbat eta ikuspegi gehiago ordezkatu eta anplifikatu Spotify-ren aretoetan, orduan eta gehiago lagunduko dugu, aurrera egingo dugu eta bikainak izango gara guztiok. Mundu osoko gure jendearentzat egiten dugun guztian erabilerraztasuna txertatzeko konpromisoa dugu. Gure osasun mentaleko ekimen globala, Heart & Soul, garatzen jarraituko dugu eta gure bulego globalak guztiz erabilerrazak izan daitezen konpromisoa hartu dugu.
Entzuleak: Spotify mundu osoko milioika pertsonaren bizitzaren parte da, eta lehentasunetako bat gure plataforma guztiontzat erabilerraza izan dadin ziurtatzea da.
Artistak eta sortzaileak: gure plataforma ahaltsua da, eta mundu osoko komunitateen ahotsak, istorioak eta kulturak hedatzeko erabiltzen ari gara. Desgaitasunen bat duten artista eta sortzaileentzat gure laguntza garatzen jarraituko dugu eta gure plataforma haien talentuak partekatzeko erabiliko dugu.
Ez dago ideia horiek mamitzeko modu hoberik jarraitzeko moduko eta haren erantzule izateko plan zehatz eta neurgarri bat eskaintzea baino.