Europar Batasuneko Zerbitzu digitalei buruzko legeak (DSA) legez kanpoko sareko edukiei aurre egitea du helburu.
Spotify-ren Zerbitzu digitalei buruzko legearekin lotutako gardentasun-txostenak gure irizpideari buruzko informazio orokorra ematen du, baita Spotify-ren bitartekarien zerbitzuetan erabiltzaileen edukiarekin lotuta egiten diren ekintzak ere. Txosten hori ezinbestekoa da gardentasuna eta erantzukizuna sustatzeko.
Spotify plataformako arauek gure zerbitzuetan onartzen dena eta onartzen ez dena zehazten dute. Etengabe egiten dugu lan erabiltzaileek kargatutako legez kanpoko eduki eta eduki kaltegarriei aurre egiteko eta, aldi berean, erabiltzaileen datuak eta oinarrizko eskubideak babesteko.
Spotify-ren Zerbitzu digitalei buruzko legearekin lotutako 2024ko gardentasun-txostena hemen dago.
Europar Batasuneko Sareko eduki terroristari (TCO) buruzko erregelamenduaren helburua Europar Batasuneko herritarren segurtasuna bermatzea da. Horretarako, oinarrizko eskubideak errespetatzen dituzten bitartean (esaterako, adierazpen-askatasuna) zerbitzu digitalei eduki terrorista azkar eta eraginkortasunez kentzeko agintzen zaie.
Spotify-k eduki terrorista kaltegarriari aurre egiteko lan egiten du plataforman halakorik aurkitzen den kasuetan. Konfiantzazko agintari eta bazkideekin lankidetzan aritzen gara industria osoari eragiten dion arazoa eragozteko, eta etengabe hobetzen ditugu gure barne-prozesuak aldatzen diren mehatxuei aurre egiteko.
TCOari (Terrorist Content Online, Sareko eduki terrorista) jarraikiz, Spotify-ren Sareko eduki terroristarekin lotutako gardentasun-txostenak gure plataforman eduki terrorista prebenitzeko eta geldtizeko egiten ditugun ahaleginak azaltzen ditu. Txosten horrek gure irizpidearen informazio orokorra ematen du. Besteak beste, eduki terroristaren aurka nola kokatzen garen eta eduki-mota horri dagokionez araudia nola betearazten dugun azaltzen da bertan, baita Europar Batasuneko agintari eskudun nazionalek jaulkitzen dituzten edukia kentzeko aginduei nola erantzuten diegun ere.
Spotify-ren Sareko eduki terroristarekin lotutako 2024ko gardentasun-txostena hemen dago.